miércoles, 19 de diciembre de 2007

Badatoz gabonaaaak!!... [Erlijioa] ala [Kontsumoa]?


Urtero bezala gabonak iristear daude eta hauen inguruan hausnarketa txiki bat egingo dut. Denok dakigun bezala, zorionez edo zoritxarrez, Gabonak gertukoenekin otordu oparo batez gozatzea baino askoz ere gehiago bilakatu dira: janariak erosterakoan eta jaterakoan ere egiten diren gehiegikeri guztiak, opariak erosi beharra… Kontsumismoa, hain zuzen ere.
Dudarik gabe, 24ko Gabon kantetan bakarrik dirau egun berezi hauetako kutsu erlijiosoa.
Baina nolatan horrelako aldaketa 35-40 urteren buruan? Ez daukagu aiton-amonak gazte ziren garaira joan beharrik, aldaketa hauetaz jabetzeko. Gure gurasoek ere sumatu dute aldaketa hau, galdetzea besterik ez daukazu ea umetan zer nolako jostailuak jasotzen zituzten. Asko eta askorentzat errege eguneko aingira txikiaz gozatzea jada festa galanta bilakatzen zen.
Gaur egun, ordea, Action man sea atak partez, Action man artic storm erosten badiozu umeari, prestatu zaitez familia osoaren aurrean benetako liskarra jasateko. Agian, askorentzat hau gehiegikeri bat izango da, baina errealitatetik asko urruntzen den kasua ez da, behintzat.
Eta egoera harrigarri honen erruduna nor da, bada? Segur aski, segundo erdira multinazionalak, zentro komertzialak, telebista… hitzak mahai gainean dantzan izango ditugu. Bai erraza baita benetan bakoitzaren burua zakutik ateratzea. Eguneroko iragarki luzeak, loteriaren ilusio guztia, Ferrero Rocher edo Suchard turroia berriz ere supermerkatuan… burua jaten digute kontu horiekin guztiekin, edo burua jaten uzten gara? Ahaztu nahi diren miseria urteak biharamun ederra utzi dute gaur egungo gizartean. Gutxi izan zuten garai haietatik irten, eta mahaia topetaraino betetzeko gogo horrek bat baino gehiagoren poltsikoa husten ditu eta, kontu guztietan bezala, askoz ere gutxiagoren poltsikoak izugarri bete.
Tranpan erori ala erortzen utzi?
Kaleetako argi deigarrien errua ote?
Edo burua puzten ari zaigun haur tematiarena?
.
.
Besterik gabe, Zorionak eta Urte berri On!!!

jueves, 6 de diciembre de 2007

...Kea biriketan, nikotina garunean*


Tabakoa, Begi-bistako eta eguneroko osagaia da, batzuentzat.

Gizarte-esparru gehienetan... etxean eta kalean, eskolan eta enpresan, aisialdigunean eta lantokian, ospitalean eta kartzelan; edonork lor dezake, erraz, eta hamaika lekutan salerosten da.


ZERK sortzen du behar hori?

Tabako-kea milaka konposatuz osatutako nahaste konplexua da, baina nikotinak
sortzen ditu erretzailearen gorputzean eraginik berehalakoenak, eta, aldi berean, baita menpekotasuna ere, garunean nahiz portaeran.

2005eko Abenduan tabakoaren kontrako legea onartu zen.
Tabakoaren ondorioak, bideo honetan.
.
.

domingo, 25 de noviembre de 2007

Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Nazioarteko Eguna

GAUR, azaroak 25, Emakumeekiko indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen da mundu mailan, berriro ospatu nahi ez dugun egun hoietako bat; emakumeen giza- eskubideen urratzea oraindik ematen dela suposatzen duelako.

Zoritxarrez arazo larri hau ez da eremu geografiko edo kultura zehatz batera mugatzen, edozein herritan eta maila sozialean aurki daitezke.

Datu zehatz eta orokorrak ematea zail da, baina salaketen inguruko zenbakiak hor daude arazoaren handitasunaz eta garrantziaz ohartarazteko. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan egunero hamar emakume joaten dira epaitegietara bikotea edota bikote ohia tratu txarrengatik salatzera. Datu esanguratsuak izan arren, salatzen ez duten emakumeak gehiengoa direla jakiteak, arazoa deigarriago egiten du eta haren gordintasunaren erakusle dira.

Emakumeekiko indarkeriaren jatorria, gaur egun ere, pairatzen duten ezberdintasuna da. Gure gizartean oraindik topa ditzakegu arlo ezberdinetan diskriminazio egoerak: lanpostu bat lortzeko unean, lan berdinagatik soldata bera irabazten ez denean, goi mailako karguetara heltzeko zailtasunak…

Gizartean guztiok gara berdinak, eskubide berberekin.

Emakumeen kontrako indarkeri gehiagorik ez!

domingo, 18 de noviembre de 2007

[!] LAN OSASUNA [!]


Lan Istripuena arazo larria da... egunero entzuten dogun kontua.


Euskal Herrian urtero 100 pertsona ateratzen dira etxetik lanera joateko, baina ez dira bizirik itzultzen. Lan istripuek 1000 pertsona hiltzen dituzte urtero espainiar estatuan.


Askotan esaten digute hildako pertsonak direla errudunak, zuhurtzia falta izan dutela eta. Baina errealitatea zera da: Administrazioek eta enpresariek ez dituztela prebentzio neurri eraginkorrik hartzen; Lan Arriskuak prebenitzeko legea ez dela betetzen, nahiz eta duela 10 urte indarrean egon.

Egoera honen aurrean, ez da nahikoa beste pertsona bat lanean hil dela jakiten dugun bakoitzean lur jota geratzea. Mobilizazioari ekin behar diogu. Beraz, egun horretarako planteatzen da hausnarketa, asanbladak egitea eta irakasleen kasuan klasean komentatzea, baina protesta eta elkartasuna ere adierazteko.

lunes, 12 de noviembre de 2007

Geroz eta ohikoagoa...

Baliogabetasuna, hain zuzen ere, ezkontzarik izan ez dela dioen epai bat da, hau da, hura egin zen unetik baliogabea dela. Ezkontideak banantzea bizikidetzari amaiera eman zaiola jasotzen du, lotura juridikoari eutsiz baina haren ondorioak ezabatuz. Edozein ezkontidek eskatu dezake epailearen aurrean banantzea, eta legezko arrazoiak, abandonua, desleialtasuna, tratu txarrak, etab. badaude banandu daiteke.

Dibortzioa prozedura judizial baten bitartez ezkontza desegitea da, eta ezkontideei berriro ezkontzeko aukera ematen die. Horietako edozeinetan honakoa erabakiko da: seme-alaben zaintza nori dagokion, elikadura-pentsioa eta bisita-eskubideak, erregimen ekonomikoaren likidazioa eta ondasunen banaketa.

*Honen inguruko bideo-humoretsua

jueves, 8 de noviembre de 2007

...Herri Izendegia*

Izena pertsona bereizteko eta besteengatik bereizteko dagoen deitura.
Guraso agintetik eratortzen den betebeharra da.
.
Erregistro Zibilaren Legeko 54. artikulua:
Inskripzioan, jaio berriari eman zaion izena adieraziko da, baina ezingo da izen konposatu bat baino gehiago edo bi izen bakun baino gehiago jarri.Debekatu egiten dira pertsonari objektiboki kalte egiten dioten izenak, eta baita diminutiboak edo adiskidetasunezko edo lagunartekoak diren eta substantibotasunik lortu ez duten aldaerak, identifikazioa nahasten dutenak eta sexuari buruz oro har oker pentsatzera eraman dezaketenak.Ezin zaio jarri jaio berriari bere senideetako batek daraman izena, ez baldin bada hila behintzat, eta ezta horren beste hizkuntza baterako ohiko itzulpena ere.Interesatuak edo berorren legezko ordezkariak hala eskatuta, Erregistroaren arduradunak ordez dezake haren izen propioa bere baliokide onomastikoaz Espainiako edozein hizkuntzatan. (40/1999 Legearen arabera idatzitako artikulua)
.
Erregistro Zibilaren Erregelamenduko 192. art:
Ezingo dira ipini bi izen bakun baino gehiago –marra batez loturik– edo konposatu bat baino gehiago.Onartzen da atzerriko izenak ipintzea. Espainiako edozein hizkuntzatara ohiko itzulpena izango balute, izena ipini behar duenak hautatzen duen bertsioan jasoko da.Debekatu egiten dira berez edo deiturekin konbinatuta, nabarmen geratzen direlako, pertsonaren begirunearen aurkakoak diren izenak.Debekatu egiten da, orobat, identifikazioa nahasten duen edo sexuari buruz oro har oker pentsatzera eraman dezakeen edozein izen.
*Hemen usten dut Euskaltzaindiak bere web-an argitaratutako "Euskal Onomastikaren Datutegia" (EODA). Emakumezkoen eta gizonezkoen izenen zerrenda aurkituko dozu, irizpideak, hitzaurrea eta historia ezagutuz.
Bilatu zeurea!

viernes, 2 de noviembre de 2007

[!]Begiak.Itsu..Bihotza.Laxo[!]

Mikrofonoa eta kamera bat hartuta galdezka hasiko bagina nor dagoen torturaren alde, batek ere ez liguke baiezkorik emango, ezta torturatzaileek berek ere, seguru asko. Elkarrizketa diskretuagoa balitz, orduan ere jende gehien-gehiena kontra, baita torturak babesten dituzten alderdietako kide eta boto-emaileak ere.
ETAren biktimenganako sentiberatasuna asko hazi dela esan ohi da, ez ikusiarena egiten zuten askok eta askok ez dute onartzen gaur bortxa politikoa. Horretan, dudarik gabe, eragina izan du komunikabideen lan etengabeak, bortizkeriaren ondorio makurrak eta hura pairatu dutenen mina behin eta berriro erakutsiz.

Tortura, aldiz, nork ikusi du? Zuzenean, sufritzen eta sufriarazten duenak beste inork ez. Baina erreportaje, argazki, elkarrizketa eta abarretan ere, noiz, non, zenbat aldiz? Joxe Arregiren gorputz ubeldua orain 25 urte, Unai Romanoren aurpegi puztua berriki... Baina horiek salbuespenak dira: bata hil egin zitzaielako, pasatu egin zirelako; bestea, mediku forentseak argazkia egin ziolako. Tortura, baina, astero-astero gertatzen da. 6000 salaketa izan direla jakin dugu egunotan. Epaituak dozena erdi bat, zigorrak hilabete gutxikoak eta beti indultatuak.
Afrikan goseak hildakoen argazkien antzekoa da artikulu hau: ahazturik daukagun miseria bat gogorarazteko egina, une batez bederen begiak zabaldu eta bihotzean zimiko bat sentiarazteko.

sábado, 27 de octubre de 2007

L´Orientamento sessuale non é una scelta




Argazki honek ekarri du ikaragarrizko ezatabaida Italian, nahiz eta hona halako iragarkia heldu ez izan.




Homosexualitateari ekiten dio; hain zuzen ere, orientazio sexuala, aukeraketan ez datzala dio.

Esan dudan bezala Italian sortua da, Urriaren 24an. Bereizkeria sexualaren aurka agertzen da. Argazkian, jaioberri bat agertzen da eta izena ezagutze-ezkuturrekoan eraman beharrean, "homosexuala" daramala ikus daiteke. Horrek berrireki du publizitatearen etikotasunari buruzko eztabaida. Publizitate-kanpaina honen helburua ez da homosexualitatearen jatorrian sartzea, baizik eta desagertaraztea homosexual hitza "akats" moduan eta askoz gutxiago horregaitik baztertua, jarraitua, zigortua izatea.

sábado, 20 de octubre de 2007

Inmigrazioa POSITIBOA ala NEGATIBOA al da?

Azken aste hauetan denen ahotan dagoen hitz bat topatu beharko bagenu, hura inmigrazioa litzateke. Hemen usten dut Berria paperezko edizioan agertutako artikulu bat : Euskal gizartearen pertzepzioak.
Inmigrazioa ez dago ondo ikusia. Baina ez al gara denak, neurri txikiago batean, inmigranteak? Zein ez da joan ondoko herrira lanera edo beste probintzia batera ikastera? Denak ginateke inmigranteak, eta hori txarra al da?
Inmigrazioa positiboa da herrialde batentzat, hori bai, inmigranteen barnerapena ematen bada, bestela jai dugu. Kultura nahasketak aberastu egiten gaitu, baina noski, kultur nahaste hori ez da ematen kebab bat janez edo txinatarraren bazarrean zerbait erosiz. Nahaste hori erlazioak ahalbidetzen du, lagunarteko erlazioak, batak besteari entzun eta solastuaz, zuk zure kultura azaldu eta beste kulturetaz ikasi. Utopia hau errespetuan oinarritzen da, baina errespetatzen al ditugu inmigranteak? Eta beraiek errespetatzen al gaituzte? Lehendabizikoaren erantzuna badakigu zein den, baina ez dugu onartu nahi. Bigarren galderarentzat berriz ez dago erantzunik, denek ez dutelako berdin pentsatzen.
Gaur egun dirua garrantzitsuegia den mundu honetan, lana lortzea beharrezko zerbait bihurtzen da eta lana lortzea gauza zaila da.
Arrazakeria, baina ez zuk uste duzun arrazakeria, gaur egun beste arrazakeri nazkagarriago bat ezartzen ari da gure gizarteetan, diruaren arrazakeria. Jendeak ez ditu nahi txiroak beraien kaleetan ezta beraien lantegietan. Eta hau da inmigrazioaren gurutzerik astunena, dirua. Zein diferentzia dago Nigeriatik etorritako inmigrante baten eta Alemaniatik etorritako inmigrante baten artean?

lunes, 15 de octubre de 2007

AldeaK MurriztuZ DoaZ...

Estatuko bikote gehienek ezkontzea erabakitzen dute familia sortzeko, ezkontzeko unea dezente atzeratzen den arren...
Ezkontza gizarte-erakunde bat da, publikoki berretsia, eta horrek, bikotea elkartzen du, zenbait eskubide eta betebehar finkatzeaz batera. Antzinatik datorkigu, eta gizarte-ekitaldi baten bitartez publiko egiten da, gehienetan jai baten bitartez. Senar-emazteen eskubideak eta betebeharrak Kode Zibilean jasota daude. Legeriaren arabera, zibila edo erlijiosoa izan daiteke. Lehenengoa epaile edo alkate aurrean egina eta erlijiosoa doktrina jakin batean oinarritua. Konpromisua hartzeko beste modu hauek daude: ahalordez, ezkutuko ezkontza eta ezkontza kontsularra.
Gizarteak aurrera egin du eta legeak onartzen du sexu berdineko nahiz desberdineko pertsonak elkarrekin ezkontzea; ezkontideen sexua edozein izanik ere, ezkontideon eskubideak eta betebeharrak oso-osokoak eta berdinak izango dira.
Hala nola, eskubide eta prestazio sozialak, bai eta adopzio-prozeduretan alderdi izateko aukera ere.

domingo, 7 de octubre de 2007

Etxebizitza eskubide bat al da?

Gizarteko kontratu nagusien arabera, etxebizitza berezko eskubide unibertsala da; hala diote, behintzat, Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalak, Estatuetako Konstituzioek, Estatuek eta abarrek. Horien guztien arabera, pertsona orok du etxebizitza duin baten bizitzeko eskubidea. Dirudienez, guztiok gatoz bat etxebizitza eskuratzea lehen mailako arazoa dela esaten dugunean. Azken urteotan, izugarrizko gorakada gertatu da etxebizitzaren prezioetan. Arazo asko daude eskuratu ahal izateko, gehienbat, gazteetan. Arazo hau azaltzea ez da gauza zaila, baina bai, arazoari aurre egitea eta horrek sortu dezaken okupazio mugimendua.

martes, 2 de octubre de 2007

Ongi Etorri!! Zer Moduz?

Kaixo! Meritxell Arrien naz, Lan Harremanetako 31. taldeko ikaslea. Hementxe daukazue unibertsitaterako eginiko nire blog berria.
Aio, ondo izan...