Azken aste hauetan denen ahotan dagoen hitz bat topatu beharko bagenu, hura inmigrazioa litzateke. Hemen usten dut Berria paperezko edizioan agertutako artikulu bat : Euskal gizartearen pertzepzioak.
Inmigrazioa ez dago ondo ikusia. Baina ez al gara denak, neurri txikiago batean, inmigranteak? Zein ez da joan ondoko herrira lanera edo beste probintzia batera ikastera? Denak ginateke inmigranteak, eta hori txarra al da?
Inmigrazioa positiboa da herrialde batentzat, hori bai, inmigranteen barnerapena ematen bada, bestela jai dugu. Kultura nahasketak aberastu egiten gaitu, baina noski, kultur nahaste hori ez da ematen kebab bat janez edo txinatarraren bazarrean zerbait erosiz. Nahaste hori erlazioak ahalbidetzen du, lagunarteko erlazioak, batak besteari entzun eta solastuaz, zuk zure kultura azaldu eta beste kulturetaz ikasi. Utopia hau errespetuan oinarritzen da, baina errespetatzen al ditugu inmigranteak? Eta beraiek errespetatzen al gaituzte? Lehendabizikoaren erantzuna badakigu zein den, baina ez dugu onartu nahi. Bigarren galderarentzat berriz ez dago erantzunik, denek ez dutelako berdin pentsatzen.
Gaur egun dirua garrantzitsuegia den mundu honetan, lana lortzea beharrezko zerbait bihurtzen da eta lana lortzea gauza zaila da.
Arrazakeria, baina ez zuk uste duzun arrazakeria, gaur egun beste arrazakeri nazkagarriago bat ezartzen ari da gure gizarteetan, diruaren arrazakeria. Jendeak ez ditu nahi txiroak beraien kaleetan ezta beraien lantegietan. Eta hau da inmigrazioaren gurutzerik astunena, dirua. Zein diferentzia dago Nigeriatik etorritako inmigrante baten eta Alemaniatik etorritako inmigrante baten artean?
sábado, 20 de octubre de 2007
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario