domingo, 25 de noviembre de 2007

Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Nazioarteko Eguna

GAUR, azaroak 25, Emakumeekiko indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen da mundu mailan, berriro ospatu nahi ez dugun egun hoietako bat; emakumeen giza- eskubideen urratzea oraindik ematen dela suposatzen duelako.

Zoritxarrez arazo larri hau ez da eremu geografiko edo kultura zehatz batera mugatzen, edozein herritan eta maila sozialean aurki daitezke.

Datu zehatz eta orokorrak ematea zail da, baina salaketen inguruko zenbakiak hor daude arazoaren handitasunaz eta garrantziaz ohartarazteko. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan egunero hamar emakume joaten dira epaitegietara bikotea edota bikote ohia tratu txarrengatik salatzera. Datu esanguratsuak izan arren, salatzen ez duten emakumeak gehiengoa direla jakiteak, arazoa deigarriago egiten du eta haren gordintasunaren erakusle dira.

Emakumeekiko indarkeriaren jatorria, gaur egun ere, pairatzen duten ezberdintasuna da. Gure gizartean oraindik topa ditzakegu arlo ezberdinetan diskriminazio egoerak: lanpostu bat lortzeko unean, lan berdinagatik soldata bera irabazten ez denean, goi mailako karguetara heltzeko zailtasunak…

Gizartean guztiok gara berdinak, eskubide berberekin.

Emakumeen kontrako indarkeri gehiagorik ez!

No hay comentarios: